XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. ZER DA ENERGIA

1. Energia

Energia, materiaren edo gauzen propietateak aldatzea edo transformatzea posible egiten duen guztia da.

Gizakiak, landareak eta animaliak Eguzki-energiari esker bizi dira.

Haseran gizakiak, naturak zuzenean ematen zion energia erabili zuen.

Eguzki-energia berotzeko erabili zuen, animaliak zama astunak eramateko, ibaietako ura enborrak garraiatzeko eta haizea itsasontziak eta haizerrotak mugitzeko.

Baina makinak garatzen zihoazen neurrian beste energi iturri batzuk behar izan ziren, hala nola, ikatza, petrolioa, argindarra, gasa, e.a.

Gizakiak uraren energia erabili du nekazaritzarako.

Eguzkirik gabe animaliak, landareak eta gizakiak ezin izango dira bizi.